12:00etan Arrosaleda parkean elkartu da hainbat herritar, minutu batzuetako elkarretaratze isila egitera. Ondoren, lore eskaintza egin dute.
EAJk, Ezker Anitzak eta PSE-EEk egin zuten Memoriaren Egunerako deialdia, eta herritarrekin batera izan dira udaleko alderdi horietako hainbat ordezkari ere. Herritarren artean, besteak beste
Gorka Landaburuk eta
Juanjo Alvarezek hartu dute parte.
Iaz Zarauzko alderdi guztiak elkartu ziren bertan, baina aurten Bilduk eta PPk ez dute bat egin deialdiarekin.
Aste honetan Bilduk bere arrazoiak eman ditu Memoriaren Egunean parte ez hartzeko.