Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bederatzigarren urtez egin da gaur Libre Ardo Eguna Azpeitiko plazan. 20 upategik hartu dute parte, eta 5 eurotan kopa eta bost ardo dastatzeko txartelak eskuratzeko aukera egon da bertan. 14:30ak bitartean jende asko ibili da jan-edanean. Jateko gazta pintxoak eta txorizo egosiarenak izan dira. Izan ere, Euskal Herriko II. Txorizo Egosi Txapelketa ere jokatu baita. 32 harakinek hartu dute parte: sei Azpeitikoak, hiru nafarrak eta gainontzeko guztiak gipuzkoarrak. Txapela Arrasateko Jose Ramon Otamendi harategiak jaso du; bigarren, Donostiako OH harategia gelditu da; eta, hirugarren Ormaiztegiko Benito Deba.