Azpeitiko Zezenzale Batzordeak sei mila euro eman dizkio Caritasi

Nerea Uranga 2014ko azaroaren 8a

Azpeitiko Zezenzale Batzordekoak eta CaritasekoakAzpeitiko Zezenzale Batzordeak 6.000 euro eman dizkio gaur Azpeitiko Caritasi. "2014ko saninazioetako zezen feriari dagokion dirua eman diogu Caritasi. Herriko egoera ikusita diru hau ematea erabaki dugu, eta ea datorren urtean ere horrelako laguntza bat emateko gai garen", esan du Joxin Iriarte Azpeitiko Zezenzale Batzordekoak. Caritaseko Maria Dolores Udaberen arabera, berriz, "diru honek gauza asko laguntzeko" balioko du. Ekitaldia Azpeitiko Parrokian egin dute, eta bertan Zezenzale Batzordekoak, Caritaseko ordezkaria eta Kepa Susperregi Azpeitiko parrokoa izan dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide