EAJk, Ezker Anitzak eta PSE-EEk zarauztarrak Memoriaren Egunean parte hartzera deitu dituzte

Urola Kostako Hitza 2014ko aza. 7a, 15:04

[caption id="attachment_115677" align="aligncenter" width="300"]Ezker Anitza, EAJ eta PSE-EEko kideak, agerraldian. Amaia Ventas Ezker Anitza, EAJ eta PSE-EEko kideak, agerraldian. Amaia Ventas[/caption] EAJ, Ezker Anitza eta PSE-EEko kideek egin dute deialdia. Igandean izango da Memoriaren Eguna, eta biktimei egingo dieten omenaldian parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak. Azaroaren 10ean beharrean, aurreko egunean, azaroaren 9an egingo dute aitortza, igandea delako. PSE-EEko Patxi Elolak gogoratu du 2010ean Eusko Jaurlaritzak eta Legebiltzarrak finkatu zutela azaroaren 10a biktimak oroitzeko egun bezala. "Egun hori aukeratu zuten, hain zuzen, biktimik izan ez zen eguna zelako. Egutegi osoa beltzez zegoen eta hori zen egun zuria". Era berean, gogoratu du ia urtero antolatu dutela egun hori. 2011etik aurrera etena izan zela ohartarazi du, eta 2013an berreskuratu zutela ohitura hori. "Aurten ez da hala gertatu". EAJko Maribel Albizuk esan du Arrosaleda parkean 12:00etan izango da ekitaldi "xumea baina sentikorra". Isilunea egingo dute bertaratzen direnek, eta baita lore eskaintza ere. "Esanahi askoko isilunea" izango dela nabarmendu du Elolak: "Sufrimendua dago hortan, eta horrek guztiok batzen gaitu". Biktima guztiak oroituko dituztela gaineratu du, eta aitortu du "tristura" sortzen diela EH Bilduk eta PPk euren gonbidapena onartu ez izanak.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide