[caption id="attachment_115607" align="aligncenter" width="300"]

(Ainhoa Iribar/Hitza)[/caption]
Ez dago hildakorik. Kamioia belargune batean gelditu da, kirolgunearen bestaldean. Astira bertarau dira suhiltzaileak, Osakidetzako anbulantzia, Gurutze Gorria, Ertzaintza eta Gipuzkoako Foru Aldundiko zenbait ordezkari. Anbulantzian 12:30ean sartu dute gidari palentziarra. Ertzainek jakinarazi dutenez, suhiltzaileei "kosta egin" zaie hori kamioitik ateratzea.
Trailerra Zarautz parean erori da autobidetik, Bilboko norantzan zihoala. AP-8ko eskuinaldeko baranda falta dela jakinarazi dute.
Lekuko batek HITZAri esan dionez, 11:45 aldean "zarata ikaragarria" entzun du baratzean lanean ari zela Asti inguruan.
http://youtu.be/weg70dMwe9o