Azpeitian Dantza Jauziak egingo dituzte igandean

Urola Kostako Hitza 2014ko azaroaren 7a

[caption id="attachment_115697" align="aligncenter" width="300"]ELOSUKO_MENDI_GANADU_AZOKA Dantza Jauziak aurtengo Elosuko Mendi Ganadu Azokan. (Miriam Tamayo/Hitza)[/caption] Itsasi Kultur Taldeak, Sahatsa Dantza Taldeak, Ikasberriko dantza eskolak, Azpeitiko Kultur Mahaiak eta Sanagustin Kulturguneak elkarlanean antolatutako saioa da. Taldearen lehenengo saioa aurtengo Elosuko Mendi Ganadu Azokan egin zuten, eta igandekoa denboraldiko bigarrena izango dute, 12:00etan, Azpeitiko plazan. Eguraldi txarra eginez gero Sanagustinen izango da. Jendea begira egotetik dantzan hastera animatu nahi dute: "Dantza Jauziak ohitura polita dira, eta herrian ohitura sustatzea nahi dugu".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide