Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euskal Herrian Euskaraz eragileak 35 urte bete berri ditu, eta hori dela eta hitzaldi berezia izango da asteartean, Zarautzen."Ez dira urte gutxi", diote euskaltzale horiek, "baina asko dago egiteko". Hortaz, "aspaldidanik" ekindako bideari eutsin eta "Euskal Herri euskalduna berreraikitzen" jarraituko dute. Zentzu horretan, jarraitu beharreko bideaz eztabaidatuko dute astearteko ekitaldian. Desobedientziatik intsumisiora. Bide bat hitzaldia emango du Eneko Garaialdek Sanz Enean, 19:30ean.