Azpeitiko Udal Liburutegia omenduko du aurtengo haurren danborradako karrozak

Urola Kostako Hitza 2014ko azaroaren 7a

Urtero bezala, udalak San Sebastian eguneko danborradarako karroza egiteko lehiaketa jarri du abian. Karroza horretan herriko ikastetxeetako haurrak joaten dira eta aurtengo gaia Azpeitiko Udal Liburutegiaren 50. urteurrena izango da. Lehiaketan parte-hartzeko epea azaroaren 30ean amaitzen da. Karroza egiteko proiektua aurkeztu ahal izateko hainbat baldintza bete behar dira. Haurren danborradarako karrozaren proiektuan nahi duten pertsonek eta talde guztiek har dezakete parte eta proiektu bakarra aurkezteko aukera izango dute. Lana horiek egiteko edozein teknika edo materiala erabili daitekeela eta proiektuak "sortu berriak" izan behar direla dio udalak. Karrozaren neurria 2,80 metroko zabalera, 3,85 metroko luzera eta 3,20 metroko altuera izan behar dute. Proiektuak sinatu gabe aurkeztu beharko dira izan ere, egilearen datuak azal batean joan beharko dira ondorengo datuak azalduz: NAN, helbidea, telefono zenbakia eta curriculuma. Proiektuak ondorengo helbidera bidali beharko dira: Azpeitiko Udala, Festa Batzordea (Enparantza Nagusia, 5) 20730, Azpeitia (943-157068). Aurkeztutako proiektuetatik bat izango da irabazle eta planoak, zirriborroak, A4 neurriko bi orrialde hartzen dituen memoria "txiki" bat eta 7.800 euro baino gehiagoko ez den aurrekontua zehaztuta aurkeztu beharko dira. Lehiaketaren irabazlea aukeratuko duen epaimahaia udalak izendatuko du eta bost pertsonek osatuko dute: udaleko ordezkariek eta dekoratze eskolako kideek. Irabazleak 1.500 euroko saria jasoko du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide