Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azpeitian Santo Tomas Egunean txorizo postua jartzeko izen ematea azaroaren 12tik 25era bitartean egin ahal izango da, eta postuen zozketa azaroaren 26an egingo da 20:00etan udaletxean. Bestalde, barazkiak, fruta, loreak, ogia edo etxeko produktuen postuak jartzeko izen ematea azaroaren 30era arte dago irekita, eta udaleko kultur arloko telefono zenbakira deitu behar da: 943-157068.