Astelehen arratsaldea da, eta Zarautz Kirol Elkarteko Iñigo Eizagirre (Zarautz, 1994), Jagoba Otaegi (Aizarna, Zestoa, 1993) eta Jexux Mari Iruretagoiena Izeta III.a (Aia, 1974) harrijasotzaileak entrenamendu saioa egiten ari dira Izetatarrek baserrian atonduta duten harrien gimnasioan. Aurrena harri batekin eta gero bestearekin, txandaka, hainbat bider jaso dituzte bizkarreraino. Hitzordu garrantzitsua dute igandean Aian –Harri Txikien Euskadiko Harri-Jasotze Txapelketa, alegia–, eta azkeneko testak egiten ari dira Joxe Ramon Iruretagoiena Izeta II.a entrenatzailea gidari dutela.
Orotara, sei lagun lehiatuko dira, bi kategoritan banatuta; izan ere, absolutu mailaz gain, 80 kiloz azpikoa berreskuratu du federazioak aurten. Hiruna lagun ariko dira maila bakoitzean. Absolutuetan neurtuko dituzte indarrak Izeta III.a-k eta Eizagirrek, Inhar Urruzuno ondarrutarrarekin batera. 80 azpikoetan ariko da, berriz, Otaegi; Urtzi Telleria lasartearra eta Josetxo Urrutia etxauriarra izango ditu aurrez aurre.
Faboritoak faborito
Bakoitza bere mailan, baina ZKEko hiru kideek txapela dute amets, nahiz eta bakoitzak jakin zein den bere muga. Izeta II.a-k argi du faborito nagusiak bere anaia eta Urruzuno direla. «Hark irabazi dezake, eta nik ere irabazi dezaket. Biok pareko ibiltzen gara», ez du gehiegi konfiatu nahi Izeta III.a-k. Hiruko multzoa Eizagirrek osatzen du: «Nire lana egiteko neure burua izango dut aurkari. Lehen aldia dut txapelketa honetan, eta mirari handirik ez dut espero».
Otaegik ere estreinakoz jokatuko du Harri Txikien Euskadiko Txapelketan, eta «etxean egindako lana egitera» joango dela nabarmendu du. «Ongi entrenatu dut, eta uste dut paper txukuna egin dezakedala». Dena den, ez du bere burua faboritotzat jotzen. Bere iritziz, Telleria da 80 azpikoetako txapela janzteko hautagaia.
Aiako probalekuan jokatuko dute, 18:00etatik aurrera, eta parte-hartzaileek honako harriak erabiliko dituzte: 125 kiloko errektangularra, 125 kiloko zilindrikoa edo kopa, 112,5 kiloko kubikoa eta 100 kiloko bola, hurrenkera horretan. Harri bakoitzarekin hiru minutuko lana osatu beharko dute. Kilo gehien altxatzen duena izango da txapeldun; altxaldiak harri bakoitzaren kilo kopuruarekin biderkatzen dira.
Hiru harrijasotzaileek diote «erregulartasunean» dagoela garaipena eskuratzeko gakoa. «Lau harriekin lanik txukunena egiten duena izango da irabazle», Izeta III.a-rentzat: «Lehen harriarekin ezin duzu topera aritu, azkenengoarekin bukatu behar baituzu».
Jasoaldi askorik ez dutela egiten dio Otaegik, eta erritmo pausatu horretan harri guztiekin ongi moldatzen direla. Hala ere, beretzako zailena kubikoa dela aitortu du. Eizagirrek, berriz, koparekin izaten ditu lanak: «Gauza guztietan naiz aldrebesa, eta kubikoa dut nik harri gustukoena».
Parte hartzea bakarrik «pauso handia» da Eizagirrerentzat. Halaxe azpimarratu du entrenatzaileak: «Duela bi urte hasi zen harrijasotzen, eta irailean kintopeko txapelketa jokatu ondoren, harri txikiak jasotzen zituela eta, animatu egin da. Meritu izugarria du, orain arte ez baita harri hauekin aritu. Hauekin ongi aritzeko denbora luzea behar da». Izeta III.a-k makina bat aldiz hartu du parte harri txikien txapelketetan, eta aurten lortu du lehen aldiz Gipuzkoako txapela. Euskadin oraindik ez du jantzi. «Garaipen hark motibazio handiagoa eman zidan, baina Euskadin harri bat gehiago izaten da, eta horrek asko baldintzatzen du proba». Arantza badu, baina «orain arte irabazi ez badut, aurretik jende ona izan dudalako izan da». Aurten, Aimar Irigoien eta Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a ez dira egongo, elkarren aurkako apusturako buru-belarri aritu direlako. Hala, txapela irabazteko lehia irekiagoa da gainerakoentzat.