Dozenaka herritar bildu dira Azpeitian, Gasteizen emakume baten erailketa salatzeko

miriam tamayo 2014ko azaroaren 6a

[caption id="attachment_115558" align="aligncenter" width="300"]IMG_2440 Dozenaka herritar gaur arratsaldeko elkarretaratzean (Miriam Tamayo/Hitza)[/caption] Elkarretaratzea Azpeitiko plazan izan da eta herriko Bilgune Feministak antolatu du. Astelehenean Gasteizen emakume baten hilketa salatzeko bildu dira plazan dozenaka herritar. Bilgunearen esanetan "guztien esku" dago genero indarkeriarekin amaitzeko pausoak ematea eta egunerokotasunean ematen diren eraso guztiei "erantzutea".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide