Ostiral honetan, azaroaren 7an, egingo da "Gure Bazterrak" euskal taldeei eta bertako musikari bultzada bat emateko sortutako festibalaren aurkezpena Orioko Kultur Etxean. Aurkezpena gaueko 22:30ean izango da eta Buffalo taldeak girotuko du ekitaldia.
Orioko Udalak lagundutako musika festibala azaroaren 29an egingo da eta momentuz antolatzaileek zenbait talde baieztatu dituzte. Tartean dira: Grises, John Berkhout, Giranice eta Mobydick. Sarrerak 10 euro balioko du eta
sarean eskuratu daiteke.
