Azpeitiko plazan aztarna arkeologikorik dagoen aztertzeko hitzarmena sinatu dute udalak eta Aranzadik

Urola Kostako Hitza 2014ko azaroaren 6a

Azpeitiko plazako obrak abian dira, eta udalak bertan herriko aztarnak aurkitzeko aukera dagoela dio. Ondorioz, Aranzadi Zientzia Elkartearekin hitzarmena sinatuko du. Udalak dioenez, Azpeitiko plazan Erdi Aroko eta Aro Modernoko "aztarna ugari" daude, izan ere, bertan komentu bat egon zen: "Obra hauek aprobetxatu nahi izan ditugu, eta Aranzadi elkartearekin hitzarmena sinatu dugu plazako lurretan arkeologikoki eta historikoki garrantzitsuak diren aztarnak ba al dauden aztertzeko". Aranzadiko ikerlariak plaza aztertzen ari direla dio udalak, "edonolako elementu arkeologikorik dagoen ikusi eta baloratzeko". Hala ere, ikuspegi historikotik adituek oraindik ez dute aztarna interesgarritik topatu. Azpeitiko Udalaren arabera, "aukera paregabea izan daiteke herriko plazan egiten ari diren obrak gure herriaren eta herritarren antzinako bizitza ezagutzeko, eta gure ondare historikoa balorean jartzeko".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide