Juan Antonio Mendizabal, ZKEko Halterofilia saileko kidea, erakusketan[/caption]
Sasoian.info
Zarautz Kirol Elkartearen ibilbidean herritarren borondatezko lan-eskerga dago, eta elkarteak hori islatu nahi izan du Zarauzko Kirol Elkartea. 70 urte herritik herrira argazki-erakusketarekin Sanz enea kultur etxean. Gaur goizean aurkeztu dute 70. urteurrenaren harira antolatu duten egitasmoa ZKEko egungo presidente Esteban Collantesek eta Kirol zinegotzi Aser Lertxundik. Klubaren hastapenetatik gaur egunerako historia laburbildu du Collantesek, eta bidaia hori bera proposatu nahi izan dute erakusketan bertan ere.
Lehen aretoan ZKEren ibilbidea sintesisatzen duen panela arri dute, orain arteko presidenteen eta kirol atalen kronologiarekin. Era berean, pilota eta atletismo ataletako irudiak daude; besteak beste, Patxi Zaporra eta Sebastian Aristi pilotarienak; eta Zinema edo Frontoi Txikiko irudiak; Migel Mari Maiz korrikalaria, Lasarteko Krosa irabazi ondoren; eta Abebe Bikila, Zarauzko Nazioarteko I. Maratoiko helmuga zeharkatzen.
Futbolak hartzen du protagonismoa bigarren aretoan, hondartzako futboletik futbol federatura. Bertan dira ikusgai, esaterako, Kirikiri omenaldia edo Athleticen okatzen zuten hiru zarauztarrek –Txurruka, Iribar eta Argotek– garaiko ZKEko presidente Pako Urkiari eskainitako sinaturiko argazkia.
Hirugarrenean saskibaloia eta eskubaloia kokatu dituzte. Horien artean, kuriosoa da 1944ko Frente de Juventudesek eratutako herriko lehen eskubaloi taldearen irudia. Garai hartan, gainera, futbol zelaietan jokatzen zen. Gerokoak ere badira, Munoa plazako oko erekutik Aritzbataldeko kantxara doazen belaunaldiena.
Laugarren aretoan, azkenik, honako kirol atalen testigantza grafikoa jasotzen da: halterofilia, errugbia, areto futbola, squasha, mendia, boxeoa (Munoa plazan 40eko hamarkadan okatutako borroka baten irudiareki) eta igeriketa.
Bestalde, bigarren eta hirugarren aretroaren arteko areto txikian, 300 argazkiz osatutako ikus-entzunezkoa ipini dutre ikusgai. Toki berean, 1980ko Bikote Mistoen Kroseko argazki bat arri dute, hondartzan jokatutakoa; 60ko hamarkadan antolatutako hitzaldien eskuorriak, zeinetan Euskaltzaindiako kide Manuel Lekuona, ean Haristxelar eta Antonio Zabala aritu zirela erakusten duten; eta ZKEren sortze-ziurtagiria, Emilio Olazabal sortzailearen izenean.
Erakusketa abenduaren 14ra arte egongo da zabalik.