Azaroaren 14ra arte eman daiteke izena garai bateko ezkontzan parte hartzeko

Urola Kostako Hitza 2014ko azaroaren 6a

Getariako Udaleko Kultura Sailak antolatuta udaberrian egingo den ezkontza zaharraren prestaketa-lanak hasi dira. Garai bateko ezkontza irudikatu nahi da herritarren partehartzearekin egingo den antzerki honekin. Jada bi bilera egin dituzte antolatzaileek eta hiru lan talde izendatu arropak, dekorazioa eta atrezoa antolatzen joateko. Momentuz 70 lagun baino gehiago apuntatu dira antolaketan parte hartzeko. Kultura Sailetik oraindik izena eman ez duten herritarrak animatu nahi dituzte udaberrian egingo den ezkontza zaharrean parte hartzera. Izen-ematea azaroaren 14a baino lehen egin daiteke telefonoz (943,89,60,24) edo emailez (kultura@getaria.org).  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide