Asteburu honetan, igandean eta astelehenean, Loreak filma emango dute Azpeitiko Soreasu antzokian. Jon Garaño eta Jose Mari Goenagak zuzendutako filma da, eta bertan protagonista da Nagore Aranburu azpeitiarra. Garaño eta Aranburu asteleheneko Soreasuko zine saioan izango dira, 20:30ean hasiko da.
Loreak filma Azpeitiko Soreasu antzokian, igandean 21:30ean emango dute, eta astelehenean 20:30ean.