'Querer es poder', Aitor Frantzesena 'Gallo' zarauztarraren liburu berria

Urola Kostako Hitza 2014ko azaroaren 6a

[caption id="attachment_115399" align="aligncenter" width="300"]Aitor Francesena 'Gallo' lagun batekin, liburua eskuetan duela. Argazkia:@aitorfrancesena Aitor Francesena 'Gallo' lagun batekin, liburua eskuetan duela. Argazkia:@aitorfrancesena[/caption] Sasoian.info
Surf entrenatzaile zarauztarrak Las olas contadas lehen liburua eman zuen iaz argitara, surfeko oinarrizko ezaguerak emanez. Oraingo honetan, liburu berri bat plazaratu du, Querer es poder izenburupean. Duela urtebete Urola Kostako Hitzari aurreratzen zionez, "lehenbizikoak surfean ongi hasteko ezaugarri eta pauso guztiak jasotzen ditu. Bigarrengoa profesionalagoa izango da; teknika guztia pausoz pauso azalduko dugu bertan, taktika, txapelketetarako psikologia, nola egin hainbat mugimendu, besteak beste". Zortzi ataletan banatuta dago: hurrenez hurren, Olatuak, Surf taulak, Entrenamenduak, Teknika, Prestaketa fisikoa, Prestaketa psikologikoa, Lehia eta Elikadura. Libururen osagarri modura, Quererespoder.org webgunea ere zabaldu du; liburua lortzeko eskaera bertatik egin daiteke. Momentuz, liburua eta webgunea gaztelaniaz bakarrik daude.
 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide