Mikel Markezek kantaldi-hitzaldia emango du ostegunean, azaroaren 6an, Mintzalagun ikasturteari hasiera emateko. Urola Kostako Udal Elkarteak eta AEKk antolatutako ekitaldi hau Zarauzko Etxe-Zabala aretoan egingo da arratsaldeko 19:00etan.
Kantaldi-hitzaldi honekin emango zaio hasiera ofiziala aurtengo Mintzalagun ikasturteari. Aurten Mintzalagun programan parte hartzen duten taldeak hasi dira elkartzen baina oraindik ere izena eman daiteke Udaleko Euskara Zerbitzuan bertan edo 943 860 194 telefonora deituta.
