Zarauzko Parekidetasun sailak bi ikastaro antolatu ditu azaroaren 29rako

Urola Kostako Hitza 2014ko azaroaren 5a

Zarauzko Parekidetasun sailak bi ikastaro antolatu ditu azaroaren 25aren harira, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela-eta. Emakumeentzako Jabetze Eskolaren barruan eskainiko dituzte biak, eta hilaren 29an izango dira. Lehenbizikoa, autodefentsa feminista ikastaroa Wen-do metodoan zein berdintasunean eta indarkeria sexistan aditua den Esther Lopez Mongek eskainiko du, euskaraz. Etxezabalan izango da saioa, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. 10 euro kostako du. Bigarrengoa Gizonduz elkartearekin elkarlanea antolatu du Parekidetasun sailak, eta gizonezkoei dago zuzenduta. Gizonezkoak, maitasuna eta berdintasunean oinarritutako harremanak du izena, eta 09:30etik 13:30era izango da, kiroldegiko aretoan gaztelaniaz. Ikastaro hau doan da. Bi ikastaroetan dagoeneko eman daiteke izena. Parekidetasun sailera (Zigordia kalea, 33, 1. solairua) jo beharko da horretarako, berdintasuna@zarautz.org helbidera idatzi edota bertara deitu (943-005117).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide