Joseba Lopezek irabazi du Aspanogiren lehiaketa berezia

Onintza Lete Arrieta 2014ko azaroaren 5a

[caption id="attachment_115303" align="aligncenter" width="300"]54,5 kiloko kalabaza Aritzbatalde tabernan dago (Onintza Lete Arrieta/Hitza) 54,5 kiloko kalabaza Aritzbatalde tabernan dago (Onintza Lete Arrieta/Hitza)[/caption] Kalabaza erraldoi baten pisua asmatzea, horixe izan da Aspanogik Mobi Bike Egunaren harira antolatutako lehiaketaren gakoa. 55 kilo pisatzen zituen, eta zifra horretara gehien hurbidu zen parte-hartzailea Joseba Lopez zarauztarra izan da. 54,5 kilo esan zuen berak. Saria ere jaso zuen Lopezek: barazkiz eta frutaz betetako otarra bat, eta kalabaza bera. Oraindik ikusgai dago Zarauzko Aritzbatalde jatetxeko tabako makinaren gainean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide