Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azaroaren 10etik 14ra askotariko ekitaldiak izango dira Zarautzen, Osasuna eta Istripuen Prebentzioaren Astearen barruan. Gipuzkoako DYAko Irakaskuntza Eskolaren helburua ahalik eta jende gehienari gaixotasunak eta istrpuak saihesteko eta osasuna eta ongizatea suspertzeko oinarrizko kontzeptuak irakastea da. Horretarako hainbat hitzaldi eta tailer antolatu dute, doan. Jarduera guztiak parte-hartzaileak izango dira. Eduki teorikoaz gain, gerturatutakoen lekukotasunak eta iritziak landuko dituzte.Interesa dutenek 943-464622 telefonora deitu eta irakaskuntza.eskola@DYAgipuzkoa.com helbidera mezua bidal dezakete izena emateko.
Hona hemen egitaraua, egunez egun:
- Azaroak 10, astelehena. Ohiko larrialdiak eta egoera horietan izan beharreko jokabideari buruzko hitzaldia. Besteak beste, mokardioko bihotzekoa, konbultsioak, zorabioak, traumatismoak eta erredurei nola aurre egin landuko dute.
- Azaroak 11, asteartea. Hesgailuen oinarrizko tailerra. Eskua, besoa, sorbalda, oina, belauna eta hanka lotzen ikasteko. - Azaroak 12, asteazkena. Etxeko istripuen prebentzioar buruzko hitzaldia.
- Azaroak 13, osteguna. Bihotz-biriken suspertzeari buruzko tailerra. Bertaratzen direnek oinarrizko mugimenduak praktikatu ahalko dituzte.
- Azaroak 14, ostirala.Zure bihotza zaintzea hitzaldia. Bizitza osasungarria eramateko kontuan izan beharreko alorrez hitz egingo dute.