Zarauzko KZguneak 'Dropbox'-i buruzko ikastaroa antolatu du

Urola Kostako Hitza 2014ko azaroaren 5a

Zarauzko KZguneak aurrez aurreko ikastaroez gain, internet bidezko saioak ere eskaintzen ditu. Datorren astean, astelehenean Dropbox-i buruzko ikastaroa hasiko dute sarean, eta astebete iraungo du. Informazio gehiago eskuratu eta izena eman nahi duenak KZgunearen webgunea bisitatu dezake.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide