Azpeitiko idazleen inguruko Unitate Didaktikoa egin dute batxilergoko ikasleentzat

Urola Kostako Hitza 2014ko azaroaren 4a

Iraurgi bailarako literaturgintza, euskal hizkuntza eta literatura mundua transmititzeko asmoz egin dute Azpeitiko Munduak izeneko Unitate Didaktikoa. Bertan, "hizkuntzaren hobekuntza erabat baztertu gabe" literatura garaikidea transmititzen da, XX. mendearen bigarren erditik gaur egunera arte. Azpeitiko Udalaren eta Dijitalidadea enpresaren arteko elkarlana izan da. Egitasmoaren sortzaileen arabera, teknologia berriek "memoria praktikoa" lantzera behartzen dute, eta teknologia berriak "jolasteko" beste modu batzuk ekarri dituzte. Azpeitiko 18 idazle topatuko ditugu amarauna webgunean. Iaz jarri zuten Azpeitiko idazleei buruzko web orria. Bertan, idazleen bidez literatur genero gehienei "kuku" batzuk egiteko aukera dagoela dio udalak. Besteak beste, saiakera, narraziogintza, poesigintza, bertsolaritza, haur-literatura, nobela beltza, kazetaritza eta dibulgazioa ezagutzeko aukera jarri dute.    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide