Zarautz Kirol Elkartearen 70 urteko ibilbideari buruzko erakusketa inauguratuko dute ostegunean

Urola Kostako Hitza 2014ko azaroaren 4a

01.-1944-Frente-de-Juventudes-eko-eskubaloi-taldea Otsailaren 8an 70 urte bete zituen Zarautz Kirol Elkarteak. Hori ospatzeko asmoz, ZKEren ibilbidea laburtzen duen argazki erakusketa zabalduko dute ostegunean, Sanz Eneako erakustokian. 19:00etan inauguratuko dute Zarauzko Kirol Elkartea. 70 urte herritik herrira erakusketa. Abenduaren 14ra arte izango da ikusgai, egunero,  18:00-20:00 bitartean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide