Egun osoko irteera antolatu du Zarauzko Pagoeta elkarteak iganderako

Urola Kostako Hitza 2014ko azaroaren 4a

Urbia ingurura joko dute kasu honetan mendizale zarauztarrek. Zabalaitz, Mandabideta eta Enaitz tontorrak igoko dituzte eta Duru aldetik itzuliko dira Arantzazura. 16 kilometro inguruko ibilaldia izango da, zailtasun teknikorik gabea. Ohi bezala, igandean 07:30ean elkartuko dira parte-hartzaileak Agoueseneko biribilgunean. Izena Mendizabal kinkiladendan eman beharko da, ostirala bitartean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide