1949an jaiotako zarauztarrentzat irteera bat antolatu dute

Urola Kostako Hitza 2014ko azaroaren 4a

1949an jaiotako zarauztarrek Errioxako Dinastia Vivanco upategia ezagutzeko aukera izango dute azaroaren 29an. Aurrez, Gasteizko Santa Maria katedrala eta San Vicente elizako dorrea bisitatu ahalko dituzte. Upategia eta Ardoaren Museoa ikusi ostean, upategian bertan bazkalduko dute. Interesa dutenek larunbata baino lehen 100 euro ordaindu beharko dute, Zabalegi dendan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide