Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zarauzko eskubaloiak ostiralean abiaraziko ditu kimu mailakoen entrenamenduak, 2003an jaiotakoenak. Neskek 18:00etan izango dute saioa, eta mutilek 19:00etan. Saio bakoitza baino ordu erdi lehenago gurasoekin bilduko dira arduradunak, funtzionamenduaren eta lan dinamikaren berri emateko: 17:30ean nesken gurasoekin, eta 18:30ean mutilen gurasoekin.