Fermin Muguruza izango da gaurko Aho Bizarrik Gabe saioko protagonista

Urola Kostako Hitza 2014ko azaroaren 4a

Gaur izango da Aho Bizarrik Gabe solasaldi saio berria, eta Fermin Muguruza musikaria izango da bertako protagonista. Saioa 19:00etan hasiko da Sanagustin kulturgunean, eta Olatz Prat kazetariak egingo dizkio galderak. Herritarrek galderak egiteko aukera dute ondorengo helbide honetara posta elektronikoa bidaliz: ahobizarrikgabe@gmail.com. Duela urtebete pasa hasi zen Aho Bizarrik Gabe solasaldi zikloa, Azpeitiko Kultur Mahaiarne, Sanagustin kulturgunearen, Uztarria Komunikazio Taldearen, Erlo Telebistaren eta UROLA KOSTAKO HITZAren ekimenez. Bederatzi izan dira orain arte solasean aritu diren gonbidatuak: Martxelo Otamendi, Joan Jose Ibarretxe, Benito Lertxundi, Maddalen Iriarte, Jose Maria Setien, Amets Arzallus, Jesus Egiguren, Jon Sarasua eta Edurne Brouard.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide