Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko ostiralean hasi zen VII. Bertso Parranda. Eneritz Arzallusek, Maddi Gallastegik eta Josu Oiarzabal Xenpelar-ek osatutako MAX taldeak irabazi zuen aurreneko kanporaketa, Azpeitiko Korrale tabernan. Hala, hilaren 28an Azkoitiko finalaurrekoan izango dira.
TXIO taldearen aurka aritu ziren. Talde horretan aldaketa bat izan zen azken unean: Iban Altunak ezin izan zuen saioan egon, eta haren ordez Haritz Etxeberria Ministro-k abestu zuen.
Bi urtetik behin antolatzen den lehiaketa da, eta hiru bertsolarik osatutako zortzi taldek hartuko dute parte. Txapelketan beste hiru kanporaketa jokatuko dituzte, Azpeitian eta Azkoitian. Ondoren, finalerdiak jokatuko dira Azkoitian eta Errezilen, eta finala, berriz, Azpeitiko Gaztetxean izango da, abenduaren 12an.
Egitaraua:- Azaroak 7, ostirala. Azpeitiko Txarrantxan, 23:00etan. Bigarren kanporaketa.
- Azaroak 14, ostirala. Azkoitiko Etxe-Aitzen, 23:00etan. Hirugarren kanporaketa.
- Azaroak 21, ostirala. Azpeitiko Orkatz tabernan, 23:00etan. Laugarren kanporaketa.
- Azaroak 28, ostirala. Azkoitiko Zurt tabernan, 23:00etan. Lehenengo finalerdia.
- Abenduak 5, ostirala. Errezilgo Borondegin, 23:00etan. Bigarren finalerdia.
- Abenduak 12, ostirala. Bertso Parrandaren finala, Azpeitiko Gaztetxean, 23:00etan.