Santiagotarrak elkarteak antolatuta, Aulki Mugikorreko Gipuzkoako Ligako lehen jardunaldia jokatu dute asteburuan. Bidasoaren jaitsiera egin zuten parte-hartzaileek larunbatean, eta Orioko ordezkariak fin aritu ziren: 29 ontzi aurkeztu zituzten, eta 13 garaipen lortu zituzten arraunlariek. Zarauzko elkarteko arraunlariek ere hainbat ontzi ureratu zituzten, baina ez zuten oriotarren zorterik izan. Sailkapenak eta denborak ikusgai daude
sasoian.info euskarazko kirol webgunean.