Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azpeitiko Udalak, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin batera, Hiri eta industria hondakinen kudeaketa ikastaroa antolatu du. Abenduaren 3tik martxoaren 27ra bitartean da. Ikastaroak, sektoreko enpresetan praktikak egiteko aukera emango du, eta SEAG0108 Profesionaltasun Ziurtagiria lortuko da. Ikastaroan izena emateko epea ireki dute eta azaroaren 9ra bitartekoa da. Izena Lanbideko bulegoetan eman behar da.