Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
"Hobia hemen zegoela, eta hezurrak ere hemen ote dauden jakin nahi dugu. Egia jakitea da garrantzitsua", zioen atzo, igandea, Aranzadi elkarteko Javi Bucesek. Izan ere, joan zen ostegunetik atzora arte Urrestillako hilobiaren kanpokaldean izan dira Aranzadi elkarteko kideak gerra garaiko hobi komunetako baten bila.