Nerea Mendizabal psikologoak hitzaldia emango du bihar Zarauzko Orokietan

Urola Kostako Hitza 2014ko azaroaren 3a

Balurdin Orokieta Herri Eskolako guraso elkarteak antolatuta, Nerea Mendizabal psikologoak hitzaldia emango du bihar arratsaldean. Zigorra eta mugen inguruan arituko da, 18:00etatik aurrera Haur Hezkuntzako psikomotrizitate gelan. Gurasoei zuzendutako saioa izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide