Bilduta daude Zestoako udaletxean(Miriam Tamayo)[/caption] Gipuzkoako Foru Aldundiak deitu ditu Zestoako eta Zumaiako udal ordezkariak eta TS Fundiciones enpresako langileak bilerara, orain arte egindako lanen inguruan informatzeko. Une honetan daude bilduta udaletxean Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Jon Peli Uriguen Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismoko diputatua, Leire Etxeberria Zestoako alkatea, Iñaki Agirrezabalaga Zumaiako alkatea, LAB eta ELA sindikatuetako ordezkariak eta TSko hainbat langile. Aldundiak UROLA KOSTAKO HITZA-ri esan dionez, hainbat kudeaketa egin ditu enpresa berriro martxan jartzeko balizko inbertsoreekin, eta egindako harremanen berri ematen ari zaie udal ordezkariei eta langileei. Gaia "diskresioz" eraman behar dela eta, ez dute informazio gehiagorik eman. Urrian amaitu zen TS Fundiciones erosteko aurkezteko epea, eta bi enpresek aurkeztu zituzten proiektuak. Proposamenak aurkeztuta, konkurtso administratzaileari dagokio lantegia zeini eta zer baldintzetan saltzea proposatzea.