[caption id="attachment_114893" align="alignleft" width="300"]

Gaztetxea Kalean, Lege Zaharren enparantzan (Aritz Mutiozabal).[/caption]
Zarauzko
Putzuzulo Amets Fabrikak 9 urte bete berri ditu aste honetan, eta
urteurrena ospatzeko antolatu dituen ekitaldien barruan, gaur gaztetxea kalera atera dute. Goizean, urte hauetan guztietan gaztetxetik sortu diren edo gaztetxean egoitza duten makina bat ekimen jarri dituzte erakusgai Lege Zaharren enparantzan: jantoki beganoa,
Arraio irratia, serigrafia tailerra, Zarauzko Bilgune Feminista,
Paradixu Zinema zinekluba eta
Uztaro kooperatiba, hain zuzen ere. Haien jarduna bertatik bertara ezagutzeko parada izan dute herritarrek, baita Arraio irratikoek eragile bakoitzari eginiko elkarrizketari esker ere. Eguerdian herri bazkaria izango dute toki berean, eta arratsaldean kalejira Fan & Go taldearekin. 20:00etatik aurrera, kontzertuen txanda
Ze Esatek! eta
Skasti taldeen eskutik; eta bukatzeko, Prest disko-jartzailea.