Duela urtebete jarri zuen martxan Zarauzko Udalak Zarautz Ehuntzen egitasmoa. Horren helburua herritarren bizi kalitatea hobetzeko eta herriko beharrei erantzuteko
ehun proiektu osatzea da. Bihar 19:30ean egingo dute balorazioa, eta eragileei bertaratzeko eskatu diete, 100 planak nola doazen azaltzeko, iritziak jasotzeko eta etorkizunera begirako lan ildoak partekatzeko. Dagoeneko egitasmoen %46 beteta daude, eta %28 egite bidean daude.
Udaletxeko batzar aretoan bilduko dira.