Irteera 09:00etan izango da Azpeitiko plazatik eta haurrei zuzendutakoa da. Igandeko ibilaldia, Antxieta Arkeologia taldearen laguntzarekin egingo dute eta bertan joaten diren haurrek Munarrikolandako trikuharriak ikusteko aukera izango dute.
Izen ematea bihar amaitzen da eta mendizaleen tabernan,
elkartearen webgunean edo ondorengo helbidera posta elektronikoa bidaliz egin daiteke:
lagunonakmb@hotmail.com.
Mendizale elkarteko bazkideek 4 euro ordaindu beharko dituzte eta gainontzekoek 6 euro.