Eduardo Larrañaga zarauztarra bigarren izan da Abruzzoko Irekian

Urola Kostako Hitza 2014ko urriaren 22a

EDUARDO LARRA?AGA

Sasoian.info

Aurreko astean Frantzian irabazi ondoren, guztiz motibatuta abiatu zen asteburu honetan Italiako Abruzzoko Irekira , eta ez du hutsik egin. Beste behin ere maila handiko jokoa erakutsi du jokalari zarauztarrak, eta bigarren postuan bukatu zuen sailkapen orokorrean, Tobias Nemezs austriarrarekin berdinduta. Garaipen Juan Antonio Bragulat katalanarentzat izan zen, 201 kolperekin; Larrañagak baino kolpe bat gutxiagorekin. Txapelketa hiru egunetan jokatu zen, hiru itzulitara, eta zarauztarrak honako emaitzak lortu zituen jardunaldiz jardunaldi: 67, 66 eta 69.

 Alps Tour zirkuituko azken proba izan da Abruzzoko Irekia, eta hura jokatu aurretik 28. postuan zegoen kokatuta Larrañaga. Bigarren postuari esker, 20. posturaino igo da zirkuituko sailkapenean . Joan den astean SASOIAN.INFO-n eginiko elkarrizketan aditzera eman zuenez, lehen 25. postuetan amaitu nahi zuen denboraldia. Beraz, finkatutako helburuak bete ditu.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide