Sasoian.info
Helduen txapelketari urriaren 5ean eman zioten hasiera, eta igande honetan bigarren jardunaldia jokatuko dute, 10:45etik aurrera. Gizonezkoak bi multzotan jokatzen ari dira hasierako ligaxka, urtarrilaren 4a bitartean iraungo duena. Urtarrilaren 25etik aurrera bigarren fasean murgilduko dira; batzuek Liga jokatuko dute eta besteek Kopa. Martxoaren 22an final-laurdenak izango dituzte jokoan, eta apirilaren 19an finalerdiak.
Emakumezkoak multzo bakar batean ari dira lehian, eta horrela 10 jardunaldi egingo dituzte. Martxoaren 8an Ligako finalerdiak jokatuko dituzte, eta martxoaren 22an, Ligako eta Kopako finalerdiak. Eskolartekoek azaroaren 8an ekingo diote txapelketari, eta ikasturtean sei jardunalditan neurtuko dituzte indarrak. Ondoren, apirilaren 19an finalerdien txanda izango dute.
Kategoria guztietan, maiatzaren 1ean jokatuko dituzte finaleko partidak, ostiralarekin. Informazio zabalagoa Sasoian kirol aldizkariaren webgunean.