Leihoak Zarautzek eta Murkil ZASTek ez dute hutsik egin

Urola Kostako Hitza 2014ko urriaren 22a

1GjFagFamqSA8PGUIjZ5EXhLjFqEVLmmN8AF2P-bM58

Sasoian.info

ZAST Zarauzko Saskibaloi Taldeko gizonezkoen eta emakumezkoen lehen taldeek ez zuten kale egin asteburuan, eta garaipena erdietsi zuten biek ala biek etxean, Aritzbatalde kiroldegiko kantxan. Leihoak Zarautzeko mutilek 55-42ko emaitzarekin hartu zituzten mendean Getxokoak, partida gorabeheratsu batean. Izan ere, lehen eta hirugarren laurdenean ez bazuten euren jokoa topatzen, bigarrenean eta laugarrenean nagusitasunez agindu zuen. Garaipenari esker, sailkapeneko lehen postuan kokatu da Leihoak Zarautz. Aste honetan Nafarroako Egües taldearen aurka ariko da.

 Denboraldiko estreinako partidan Gasteizen galdu ondoren, Gasteizko beste aurkari bat hartu zuten Murkil ZASTeko neskek Aritzbatalden: Las Bellotas taldea, hain zuzen ere. Norgehiagoka parekatua jokatu zuten, eta lehen zatia 26na berdinduta joan ziren atsedenaldira. Hirugarren laurdenean ateratako abantaila xumeari esker irabazi zuten zarauztarrek. Azkenean, 53-47ko emaitzarekin bukatu zen neurketa. Sailkapenari dagokionez, Murkil ZAST laugarren postuan dago kokatuta

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide