Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azpeitiko herriko plazako obrak hasi dituztenez, Azpeitian asteartero egiten den azokaren kokapena aldatu egin dute. Ondorioz, gaur azokako postuak Done Jakue kalean jarri dituzte aurreneko aldiz. Lekualdaketa horren ondorioz, bertako aparkalekuak galdu egingo dira, eta horregatik, Azpeitiko Udalak Soreasuko aparkalekuan doan aparkatzeko aukera emango du astelehenetan 17:00etan hasi eta astearteko 10:00etara. Denbora hori igaro ondoren, ohiko tarifa ordaindu beharko da.