[caption id="attachment_113579" align="aligncenter" width="300"]

Industrialdeko hondakinak (Argazkia: Azpeitiko Udala)[/caption]
Orain gutxi arte edukiontzi bat zegoen enpresek euren hondakinak botatzeko, baina herritarrek edozer hondakin mota botatzen zuela ikusirik, edukiontzia kendu egin zuten. Orain, edukiontzia ez egon arren, herritarrek hondakinak botatzen jarraitzen dute. Horren ondorioz Azpeitiko Udalak "neurriak" hartuko dituela dio, "berriro ez gertatzeko".
Bestalde, udalak Lapatx zabortegian dagoen garbigunea erabiltzeko deia luzatu nahi dio herritarrei eta ondorengo hondakinak jasotzeko prestatuta dagoela adierazi du: lan hondakinak, lan txikietako korporazioenak, egurrak, txatarra, lerro griseko, marroiko eta zuriko etxetresna elektrikoak, gurpilak, pilak, bateriak eta etxeetako hondakin arriskutsuak, besteak beste.
Honakoa da garbiguneko ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00era eta 15:00etatik 18:00etara. Larunbatetan 10:00etatik 13:00etara.