Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
TS Fundicioneseko langileek enpresako administratzaile konkurtsalarekin hitz egin ondoren, enpresa erosteko bi eskaintza daudela esan dute, eta ez hiru. Langileen arabera "hainbat hedabidetan argitaratutakoa gezurra da". Langileek ez dakite "nor eta zein helbururekin" ari den informazio hori zabaltzen.
TSko langileek azpimarratu dutenez, bi eskaintza aurkeztu dira enpresako administratzailearen aurrean, baina "oraindik ez dakite zer dioten". Horietako bat Gonvarri enpresarena dela dakite, eta aste honetan eskaintzak aztertzea espero dute. "Guk ere ahalegin guztiak egingo ditugu, ahalik eta azkarren guzti honen berri izateko", adierazi dute TSko langileek.