Irudietan: Oteiza gogoratu dute Zarauzko ikastolako ikasleek

Aritz Mutiozabal 2014ko urriaren 21a

[caption id="attachment_113535" align="alignleft" width="300"]Ikasleak 'Bertsolaritzari omenaldia' eskulturaren inguruan (Aritz Mutiozabal). Ikasleak 'Bertsolaritzari omenaldia' eskulturaren inguruan (Aritz Mutiozabal).[/caption] Aurten 106 urte bete dira Jorge Oteiza eskultore oriotarra jaio zela, eta, urtero bezala, Salbatore Mitxelena Ikastolako ikasleek omenaldi xumea egin diote, Bertsolaritzari omenaldia eskulturaren inguruan. Artelana bufanda gorria jantzi dute, Oteizaren ikurra zena, eta ikasleek ikasturte hasieran egindako eskulanez atondu. Bertan izan dira Juan Luis Mendizabal Mendi margolaria eta Begoña Eguren, biak ala biak eskultorearen lagun-minak. Kantuak ere ez dira falta izan, Iosu Txapartegi Txapas-en eta Mertxe Isastiren eskusoinua lagun: Androkanto abestia eta Zarauzko ikastolako ereserkia abestu dituzte. http://youtu.be/svOqSy0TlVo  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide