Egun osoko irteera antolatu du Zarauzko Pagoeta Mendizale Elkarteak larunbaterako

Urola Kostako Hitza 2014ko urriaren 21a

Nafarroara joango dira oraingoan mendizale zarauztarrak. Unanun hasiko dute ibilaldia, eta Beriango tontorrera (1.496 metro) igoko dira. Euskal Herriko erdigunetik igaroko dira  goiko lautadak zehartatuz, eta Goñin amaituko dute, guztira 16,5 kilometro osatuz. Parte-hartzaileak 07:30ean elkartuko dira, ohi bezala, Agoueseneko biribilgunean. Ostirala bitartean eman ahalko da izena, Mendizabal kinkiladendan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide