Perretxikotakorako gomendioak

Baleike 2014ko urr. 20a, 18:25

- Perretxikoa, moztu edo osorik atera behar da? Zelaian hazten direnen kasuan, barrengorriak adibidez, komeni da labana batekin oina moztea. Osorik ateraz gero, elikagaiak ere eramango ditugu eta hor ez da alerik haziko. Arbolekin sinbiosian bizi direnak –onddoak, adibidez–, osorik atera daitezke, baina garrantzitsua da zuloa estaltzea, mizelioa ez lehortzeko. - Eskuarea erabiltzea hostoak kentzeko astakeria da, onddoaren mizelioa bistan gelditu eta lehortu egiten baita. - Bazterrak gehiegi zapaltzea oso kaltegarria da onddoentzat. - Oso zabaldua dagoen ustea: perretxikoak otarrean eraman behar dira basoan oinez goazen bitartean esporak zabal daitezen. Jaime Olaizolak dio zientifikoki ez duela inolako zentzurik, zabal daitezkeen espora horiek ez dutelako inolako eraginik. Hori bai, otarra gomendatzen du perretxikoak freskoago egoteko. - Zenbat perretxiko biltzen da? Euskal Herrian, espezie jangarri ohikoen artean, basoek ematen dutenaren %75 biltzen dira. Sorian, adibidez, %50.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide