Ate ireki jardunaldia antolatu du Azpeitiko Gazteria Sailak asteazkenerako

Urola Kostako Hitza 2014ko urriaren 20a

Gazteria Sailak "herrian eskaintzen dituen zerbitzuak ezagutzeko asmoz" antolatu dira. Jardunaldi honetan Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua eta Iturritxiki eta Txiki Txoko Ludotekak ezaguzeko aukera egongo da. Honakoak dira ordutegiak: Gazte Informazio Bulegoa Nori zuzendua: Herritar orori irekita dagoen informazio zerbitzua. Ate irekien ordutegia: 10:0etatik 13:00etara. Ohiko ordutegia: Goizez: astelehena, azteazkena, ostirala 10:00etatik 13:00etara. Arratsaldez: astelehena, azteazkena eta ostirala: 16:0etatik 20:00etara. Gaztelekua Nori zuzendua: 12-17 urte birateko haurrak. Ate irekien ordutegia: 15:00etatik 20:00etara. Ohiko ordutegia: Asteartea, asteazkena eta osteguna: 17:00etatik 20:00etara. Ostirala: 16:30etatik 20:00etara. Larunbata: 17:00etatik 20:30etara. Iturritxiki eta Txiki Txoko ludotekak Nori zuzenduak: 5-12 urte bitarteko haurrak. Ate irekien ordutegia:15:00etatik 20:00etara. Ohiko ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 17:00etatik 20:00etara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide