Urtero bezala, Arkamurkak hitzaldiak eta perretxiko erakusketak eskainiko ditu udazkenaren hasierarekin batera, Zarauzko Natur Astearen barruan. Ekitaldi guztiak 20:15ean hasiko dira.
Igandean egingo dute egun bakarreko erakusketa. Perretxikoak beren habitat edo bizilekuen arabera antolatu eta sailkatuko dituzte aurtengoan, eta perretxiko mota asko erakusteari baino indar handiagoa emango diote landare eta onddoen arteko lotura erakusteari. Izan ere, Arkamurkak onddoek naturan betetzen dituzten funtzioak erakutsi nahi ditu.
Aste eta erdi iraungo duen erakusketan, berriz, 33 horma irudi jarri dituzte Merkatu Plazako hormetan. Onddoen mundua erakusten saiatuko dira erakusketarekin: «Zer den perretxikoa, nolako erlazioak dituzten gainerako bizidunekin, nola moldatzen diren bizi eta ugaltzeko, zein habitatetan bizi diren, zein diren habitat bakoitzeko perretxiko ohikoenak, eta abar».
ZARAUZKO NATUR ASTEKO EGITARAUA
- Urriak 21, asteartea. Hitzaldia: Onddorik gabeko mundua imajinatzen. Hizlaria: Esti Sarrionaindia (EHUko Mikologiako irakasle eta ikertzailea).
- Urriak 22, asteazkena. Hitzaldia: Aranzadi Elkarteko Mikologia Saileko lanen azalpena: helburuak eta egoera. Hizlaria: Josefo Teres (Aranzadi eta Arkamurka Elkarteetako kidea).
- Urriak 23, osteguna. Hitzaldia: Onddoen kontserbazioa: etorkizun hurbileko erronka. Hizlaria: Isabel Salcedo (EHUko Mikologiako irakasle eta ikertzailea).
- Urriak 25, larunbata. Perretxiko-sailkatzea.
- Urriak 26, igandea. Perretxiko-erakusketa. Kontsultarako txokoa. Txoko didaktikoa.
- Urriaren 31ra arte. Onddoen mundua erakusketa Merkatu Plazako goiko solairuan.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide