Auzolanean Azpeitiko Gaztetxea "biziberritzen" ari dira

Nerea Uranga 2014ko urriaren 20a

Joan den astean dozenaka bat lagunek Azpeitiko Gaztetxeko biltegia eta hormak txukuntzen eta margotzen jardun zuten. Baina, oraindik ere zer eginik badagoela eta auzolana luzatzea erabaki dute, "epe luzerako baliagarria izango delakoan". Hala, auzolanerako dei berriak egin dituzte: gaur, astelehena, eta, etzi, asteazkena, 17:00etatik 20:00etara bilduko dira lanak aurreratzeko. Datorren larunbatean, berriz, egun osoko Auzolan Eguna antolatu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide