Baserritik.com-ekoak, taberna eta jatetxeetako arduradunekin bildu dira beraien "nahiak ezagutzeko eta banaketa sistema propioa ostalarien beharretara egokitzeko" asmoz. Elkarrizketa horien ondorioz, Azpeitiko Kiroldegiko taberna eta Osinazpi jatetxea izan dira baserriko produktuak erabiltzeko "konpromezua eta aurrerapausoa" eman dutenak. Aurrerantzean, hau ziurtatzen duen zigilua izango dute beraien jatetxeetan.
Bestalde, Azpeitiko Udalak "baserrietako produktuen kontsumoa sustatzeko" diru laguntzak eskaini ditu aurten eta horren arabera, ostalariek 400 euro arteko diru laguntza jaso dezakete. Hau da, udalak erosketen %50 finantzatuko du. Urriaren 31n amaitzen da diru laguntza hori eskatzeko epea.
Informazio gehiago lortzeko telefono zenbaki honetara deitu daiteke: 619-044672.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide